ORA BEHARRIEZ GABETUA
Ora bati beharriak ebaki ziotzaten,
Nahiz berari trabarik egiten ez zioten.
Yabeak ber-berak ziotzan pikatu.
Zer gisa ederrean nauten ni paratu!
Lagunen artean agertzera oraintxe
Nondik atrebi naiteke?
Oy! animaleen errege urguillusak,
Hobeki derradan, tyrano kruelak!
Ezta bada izanen nor edo nor behiñ,
Zaituztena utziko murritztuak berdiñ!
Ordea hunen sangez,
Eta marraska miñez,
Zauden guti beratuak
Motztaille kostumatuak
Azorri baziduritzon asko zuela galdu.
Baiña gero zen ohartu.
Haiñitz zela probetxatu.
Ezen nola zuen sortzez ardura bihurria,
Bere kider zeukatena khentzera net pendia;
Haiñitz okasionetan
Etxera zuken eraman
Menbro erregretatua,
Dilindan sakaillatua.
Ora liskartsuak bethi
Beharria darama eri.
Gauza da den hoberena
Ahal bezaiñ gutiena.
Bertzer lot-bide emaitea
Hartzen da atentzionea,
Toki bat denean xoilki goardatzeko,
Hura ongi defendatzeko.
Lekhuko da azor maistroa.
Eta haren itze-puntez garnitu lepokoa.
Gaiñera, nola buruan, esku-gaiñean baiño
Ez baitzakarren prudenki, beharri gehiago,
Otsoak berak ez zuken, han biderik lotzeko.
|