ORA ETA OTSOA
Hezur eta larru ya otso bat egiña
Haiñ zeukaten orek arthaldeen griña:
Zebillala zerbait non kausi zezaken,
Barur luzeskoa egiñ ya baitzuen:
Batzen du ora bat larri ta hazkarra,
Gizen, legun, zabal zaukana bizkarra:
Hau atakatzea, eta zathitzea,
Zaiteken bai haren orduko xedea.
Baiña gudukatu hortako behar zen,
Eta orak guduko hazkar zidurien.
Otsoa beraz humillki aldera badoako,
Eta zerbait ere moldez solhasean sartzeko:
Agur kide, derro, zer! zu toki hautan?
Bai, Yauna, baztertu naiz ustekabetan.
Ardura eder duzu, milla demuntxoa.
Badukezu, Yauna, bardiñ horlakoa.
Ni bezaiñ gordo ere, bazaitezke egiñ zu,
Zakurrak diotzo, nahia aski duzu.
Oyhan horiek utz-kitzu;
Hagitz bobe izanen duzu:
Bizi dire miserian;
Bethi gose eta hiratu,
Denak giza gaixo batzu;
Ez dutela bertze fiñik,
Goseak hilltzea baizik,
Zer! deusik seguraturik.
Behiñere ez ase-onik!
Oro ezpataren puntatik!
Zatho, zatho, nere ondotik:
Zorte hobe bat hagitzez dautzut seguratuko
Bertzetan, otsoak derro: zer duket egiteko?
Orak dio deusik kasik:
Kasatzeko atheritik
Yende bastoi dun harroak
Eta eskaille zarpill-dunak;
Lausengatzea etxekoak:
Eta Yaunaren nahiak,
Berthetzea ongi guziak.
Hau zuk egiten baduzu,
Saritzat emanen zaitzu
Epher, urzo eta oillasko
Hexur mami-duna franko.
Bai eta are kareza asko
Otsoari gozoz dario yadañik,
Kaburiña hortzetarik,
Eta nigarra begitik.
Horla doazela otsoak orari ustekabez,
Ikhusten dio lepoa larrutua zerbaitez.
Konpai, diotzo, hau zerda? —Zer? —Ikusi dudana,
Ezta deus, dio orak, naski, nere estekaren lana.
Bertzerik ezta, eta horrek aiphua ez du balio;
Zer! estekan zaozkate! bertzeak badiotzo;
Eta gogara ibilltzera ezzare beraz libro?
Bextela zure othuruntza, eta friko gizenek!
Libertatearen ona balio ez dukete hek;
Ez eta ene begietan tresorik handienek.
Hori zerrala otsoa eman zitzaion ihesari;
Eta gaizoa oraindik ez omen daite geldi.
Badaiteke gure otsoa
Zen ziñez filosofoa.
Baiña nik guziak-gatik
Hauta niro bietarik:
Ontsa aserik bizitzea,
Eta azpiko egoitea:
Ezen ez libre ibilltzea,
Eta goseak hilltzea.
Bakotxak du bere oldea.
|