ARRANOA ETA PHIKA
Hegaztinen erregiña
Arranoa deithzen dena,
Eta phika elhati Margota madama,
Bazoazen paseari,
Phentze buru bata gaindi.
Xoko baztertu batean,
Batzen dire ustekabean.
Margota izitu zen: aldiz arranoak
Ya ontsa bazkaldu zuenak,
Baderro: Komai, ez izi:
Goazen biak paseari.
Yupiter han goiekoa
Yainko ororen gaiñekoa,
Ardura omen da eneatzen,
Okupatua den arren
Mundoaren gobernatzen.
Ni zerbitzari harena,
Orok ongi dakitena,
Noiz edo noiz naski enea naiteke
Nere nausiaren pare.
Hots! denbora pasa, solhas emadazu;
Zeremoniak uzkitzu
Mokolux kuxean lothu zen erasten
Huntaz, hartaz, oroz; gauza hortan ezen,
Ezta ema zaharrik, ez eta edanskorik,
Hari konparatzekorik.
Etzen gure agasak deus ez zakienik.
Non zer pasatzen den nahi dio ekharri
Dama arranoari berri.
Yauzi motxka dabillala,
Toki batetik bertzera,
Espiun paregabekoa,
Yainkoak badaki helas! nolakoa.
Eskaintza hau gaitziturik
Eta koleran sarthurik,
Arranoak derro: Xuhurra baduzu
Zure etxea goarda zazu:
Hitzuntzi, Mokoluz, adiu:
Nere gorthean eztut nik
Zaren bezalako hitzkari beharrik;
Karatera hori hagitz da txarra ezen
Margotak etzuen bertzerik galdetzen:
Sobra zen tokian, ez baitzen fidatzen.
Ezta gauza ustetzen den bezalakoa
Printzen egoitzetan, sartzeko dretxoa.
Hetan trantze kruelenak
Estire falta direnak.
Espiun, erreportarik
Han dire topatzen, bekokiz arraiak,
Bihotzez bertzelakoak:
Gorderik yazarle bata bertzeari;
Ororentzat dire legez higuingarri.
Urus toki hetan, Margotak bezala,
Dituena bi yaunzkura:
Bata bere herrikoa,
Eta bertzea hangoa.
|