BERNARDOA RONZESBALLESKO BATALLEA
Balbuena jaunak erderaz egiña
Andiustea jaioten joian egunerako
Urrezko klarin batek beiñ eban iratzarri,
Askorentzako azken eguna izango zala
Onek begia zabalduaz bat iragarri,
Tronpetearen durundu otsa ugar ebillan,
Alderdi bitan indarrak ziran metan jarri,
Izarren jarrai etorren ordu aiñ odoltsuan
Galtzairuz gogor egite arren miñ alkarri.
Aixe bolada puztsuak sua zabaltzen eban,
Igar, leorrik aurkietan zan basartera,
Ango lexarren erre zarata eskergea zan,
Eltzen zalako leku asao ta urriñera;
Izerdiz bsuti egin zirean ereñozdiak,
Bedarra zeatz bajoian dana austutera,
Ixioturik kiskal kiskalik garrak isten dauz,
Larrak tutarras, laster alderik aldenera.
Atabal eta tronpeta soñu garratz artean,
Aldapan zear goruntza doaz arnas oska,
Atx arte ete erripa bildur garrietatik,
Franziatarrak guztiz ugari ta pilloka;
Pirineoko piñoak eta mendiskak ori,
Ikusitean jarriten dira dar dar loka,
Ibarrak bere larritzen dira zirealako,
Eurai lekua egiteko duiñ naiko ozta.
O! Pirineo agura zar ta buru makurra!
Erreñu andi bien oiñkaden lokarria,
Zeruak berak emonik dozu beso sendo bat,
Erreñu bioi jarri daiezun ebagia:
Izan bazara gaur arteraño, beti ta beti,
Bakegintzako mugarri altu eregia,
Gaur alde biok zure gañera; baña jo dabe,
Oso galtzera zeunkan lo gozo onegia.
Alan diñozu minberaturik zeure barruan;
Nok galdu deusku emen genduan bake ederra?
Bertako zirku zurkuluetan, ze deabruzko
Asmaziñoek zortuta dogu oraiñ gerra?
Nire kolkoan nundik ta nora ainbesteraño
Billatu dabe armak sartzeko une ezkerra?
Ainbeste ospe baralla eta astrapaladaz
Ekarriteko uste bagarik saill okerra?
Abiau ziran alkarreganuntz urreratuaz,
Sua daroe amorraturik barruetan,
Zorigalduzko menditzarraren mugetan barriz
Etortekoen larritasuna zan sometan:
Gertetako ta jazo bearrik aurkitzen zana,
Adu tristeak gorderik euken biotzetan,
Oña aurrera baña bitzuak botaten dabe
Dudazko bide laban lañotsu illunetan.
Zugaztietan inoz badira irudituten,
Lantza ta kasko antzeko taiu berezkuak;
Modu berean ango armadak bere zirean,
Zugatz askoko baso arloen antzekuak;
Eta Eguaki izpiak jota galtzairuetan,
Sortzen ebezan tximista bizi disdistsuak,
Uste zeikean zirala nartza eta sastraka,
Norbaitek suaz erre zeitezan ixiotuak.
«Gudan gudara gudazaleak» tronpetak diño,
Eta bakotxak bere aldetik baderautsa,
Ronzesballesko mendi guena negarrez dago,
Zotinka, aienez, illetaz eta zizpuruka,
Galtzairu otsak dira urrindik zirt Zart entzuten
Pirineoren belaunak dabiltz alborunzka,
Auzoetako ama samurrak euren kolkoan
Gordetan dabez umeak besoz estutuka.
Doaz, badoaz Durandartegaz Oton Rainero,
Anselmo, Alardo, Kaiferos eta Abibio,
Kodofrerekin eskuadra bat eginda sendo,
Turpin, Ricardo, Belengero ta baita Naimo,
Españatarren saldaudiari esetsiagaz,
Euren galtzairu zorroztuakaz ill da erio,
Amaikatxori artzen dabeezan zaurietatik
Iturri baten gisan odola badario.
Zenbat birrindu, triskau, apurtu ta zatituten,
Dituezala doaz bideak edegirik,
Gizon mordoak arnasa baga bertan itxita,
Bizidun asko gelditzen dala erdi illik;
Batak bularra ezpataz dauka iragotua,
Besteak lantzaz saiets artea ebagirik,
Or bat, an bi ta, bestean amar, aruntzago eun
Kanpo guztia ill ta zaurituz estalirik.
Beingo batean zelan zirean anabasitu,
Areriozko soldadu aldra ta pilluak,
Ezin ezautu zeikean meta berarizkorik,
Ebiltzalako ganora baga banatuak;
Naiz zaldizkoak, zeiñ oñezkoak, giak galduta,
Itsumendiak oso eukazan opillduak,
Martek daukazan gerrako lege eta neurriak
Danak aztuta, andik egozan urrinduak.
An ez egoan bururik eta zuzentzallarik,
An arteztzeko euren soldaurik ordenara,
An ari puskak zelan nolanai batzen direan,
An zan matasa arildu ezin egin zana;
An errutsua eta koldarra nastu zirean,
An normandiar, godu, prantzes ta españarra,
An noble zana, zein ta etzana, goi ta bekoa,
An nastu ziran armaduna ta ezeukana.
Beietan barriz ezpata soñu eta zaratak,
Burrundarakaz jotorriak dauz enrantzuten,
Aixe nastuak durundu miñez ezin egonda
Auzoetara daroez miñok zabalduten;
Troketan barriz odol erreken artean datoz,
Armak, kaskoak, gerrako tresnak amilduten
Ibarretaruntz, nun gorputz illez danak ereiñik
Begi biziak beste gauzarik ez ekusen.
|