JAUNGOIKUA ETA FORUAK
Eskribidu zan 1896an
gure Aretxaren azpian irakurteko ustez,
Euskalerriako Alkartadeko
lagunen aurrean Garagarrillean
Zeruak nozbait urratutean
Gure katea lodia,
Lazotik librau egiñikoan
Zelan asten dan txoria;
Alantxe bardin abiauko da
Kantuz Euskaldun Erria,
Dirudiala pozaren pozaz
Beronek txantxangorria,
Ez Gaztelako kabelai ixill
Txori arrapalaria.
Ez dau barruan luzaro poza
Onek gordeko itorik,
Ezpada laster agertuko dau
Biotzak gañez egiñik;
Egon zalako ainbeste urtean
Kartzelan legez sarturik,
Ta ikustean zarratzen eben
Ormak lurrera botarik,
Zer jasoko dan egun areitan
Ez dakit orain ondo nik.
Oh guk orduan zelako kantuz
Dogun Zerua alabauko!
Gure Jaungoiko euskaldunena
Oh zelan dogu ondrauko!
Zelan ditugun berak eindako
Mesede danak kontauko!
Zergaitik diran gaurko negarrok
Jarriko siku betiko,
Uste doguzan egun ederrak
Diralako elduko.
Ze naigabea baña gaur dago
Euskaldun zintzo danetan!
Zeintzuk dituen biotzak triste
Sarritan gorantz altzetan,
Dakuselako Arbola zarra
Igarrik suster danetan,
Bere bizian jazo ez dana
Jazorik Erri onetan,
Non egun onak irago eta
Bizi garean dongetan.
Triste bai, triste dabiltz benetan,
Gaur gure nekazariak,
Mendietako artzaiñak mutu,
Gorderik txistu zoliak,
Ixil ixillik basoetako
Burdi irrintzalariak,
Itxasoetan bela baltzakaz
Arrantzalien ontziak;
Poza guztia galdu bagarik
Utsik dakustaz mendiak!
Berdez jantzirik eurok kantetan
Deuskue esperantzea,
Eurok ez dabe oraindik galdu
Antxiña euken legea,
Lenago legez bardin gaur bere
Nai dabe jarraitutea,
Euren euskaldun izen ederrak
Sekula bere ez galtzea,
Eta geixoak euren urakaz
Urtero osatutea!
Orrexegaitik nik bere ditut
Negarrak daridazala,
Goix guztietan zuzentzen gorantz
Begiok mendietara,
Jakin gurarik errekatxoak
Ete dakarren nigana,
Barri onen bat poztu dakidan
Biotz gaur triste dodana;
Ogei urtean gagozalako
Niniben katigu ala!
Eta txarkuok beti diñoste:
Zutik badagoz mendiak,
Uren bearrak ez dituala
Illgo euskaldun erriak;
Atxok zuzenik bere badaukez
Euren buru zar zuriak,
Aiñ gitxi erre Gaztelan legez
Eguzki sutsu goriak,
Eurok izango jakuzalako
Kerizpe egiñlariak.
Erri onetan gaur arte beti
Mendi eta atx altuak,
Izan zirean gure gaztelu
Jagola guztiz senduak,
Eurak buruak daukezalako
Iya zeruan sartuak,
Augaitik ziran kanpotarrentzat
Jaritxi ezindakuak,
Agaitik emen ez eben artu
Orporik kasta gaiztuak.
Ai! Baña Erri libre eder au
Lotuta dabe gaur jarri!
Ai! orain deutse buztarritzar bat
Samatik estu berari!
Beragaz naste baita gañera
Burdi astun bat ezarri,
Erdaldun oso gaur onek dala
Egingo luke irudi,
Baldin deituko ezpaleuskio
Euskaraz Jaungoikoari.
Euskaraz deutsa berari dei ta
Eskatzen ordu danetan,
Arren begiak jarri daizala
Errukiz Erri onetan,
Egin badogu lenago utsik
Damu sogula benetan,
Oraiñ nekatu gura dogula
Utsik euskaldun gauzetan,
Sartu bagarik barrien barri
Geiago erdaldunetan.
Bakar bakarrik guk gura dogu
Guraso zarren legea,
Geure euskaldun Jaungoikoagaz
Foruen libertadea;
Ortik kanpora guratzat beti
Beste dana zan dongea,
Ekarrelako beti nastea,
Burruka ta ezdabaidea,
Zeñen frutuak aor zelan jarri
Deuskun Aretx zar maitea.
Gu erdaldundu giñealako
Arbola, zara igartu,
Motzakin nastau garealako
Orri bagarik geratu,
Maketoakin batzeagaitik
Guk geuk zaitugu amatitu;
Baña gaur zelan oker egiña
Garbiro dogun ezautu,
Arbola gazte zure semea
Nai dogu obeto maitetu.
Zu zara bada gure pozgarri
Aretx Arbola semea!
Zugaz nai dgou aurrera zaindu
Obeto zarren legea,
Zelan zarean aiñ Aita zar ta
Euskaldunaren umea,
Bere lekuan guretzat izan
Zaitezan ortxe ordea,
Deituko deutsut zu zareala
Euskaldun Esperantzea.
Deituko deutsut Euskalerriko
Goixeko izar barria,
Zatorkuzana gure zerua
Jartera oso garbia;
Desagerturik iluntzen daben
Laño baltz astun guztia,
Udan uda ta, neguan negu,
Egiñik eguraldia,
Eldu dakigun ainbat lasterren
Justiziaren aldia.
Ondo dakit nik Iratargia
Eguzkiaren eskean,
Ibilten dala aren argiaz
Zuzendu gaizan gabean,
Jakitun onak gura badabe
Lege onik jarri lurrean
Zugana eldu bearko dabe
Ikaslarien antzean,
Lauburu zarra dakartzulako
Lege guztien gañean.
Orrexegaitik zure Ait-orren
Azpiko erabagiak,
Len beti ziran gu zuzentzeko
Zuzi gartsu ta biziak,
Itxas gizonai oi deutsen legez
Portuko farol argiak.
Orren legeak gu argiturik
Geunkazan bide garbiak,
Baña gaur doguz illunak eta
Aldats zorrotzez josiak.
Au ez bada bide zelaia,
Ezpada latz ta pikea,
Au egunerik egunero da
Osasun ona galtzea
Au da Uso bat apurka apurka
Zepotzar baten sartzea,
Gura dalako luma bagarik
Gero bertantxe istea,
Jaritxi dedin egunen baten
Egoak ebagitea.
Orrexegaitik miñaren miñaz
Atzo Arbola zar oni,
Oiz gañera nekez igota
Begira nintxakon jarri,
Ta gomutaurik gura erruak
Zelan deuskuen ipiñi,
Neure biotz au damuen damuz
Egiñik bertan erdi bi,
Oiñen gañean egon ezinda
Lurrera nintzan jausi ni!
Baña edurra lako egazti
Zuri bat urreraturik,
Ak esan eutsan gu salbetako
Dala ontzi bat bakarrik,
Jaungoikoa ta Foruak utsik,
Bertako belan jarririk,
Anaia adnok arka orretan
Sartzen bagiñan baturik,
Noek legetxe guk genduala
Urten go sano bizirik.
Ontzi orregaz jo daikegula
Oraindik euskal-portura,
Aretx gazte au osasunagaz
Bizi leiteken lekura,
Egazti aren berbak ain sartu
Zelan jatazan barrura,
Anaia danai iragartea
Etorri jatan burura
Alan kontu au esan baño len
Eneban bada ill gura!
Auxe ementxe esate arren
Oh! Aretx gazte zardena!
Onaxe nator neure anaiai
Kontu au azaldutera,
Danai deiturik bai, datozala
Ontzi onetan sartzera,
Ez gaitezela maketoakin
Geiago nastau aurrera,
Nai badabe eurak jarri daiela
Legea gura antzera.
Oh! Esperantza gura zarean
Aretx samur ta laztana!
Orra or datoz Bizkaia legez
Gipuzkoa ta Araba,
Orra or dator oneen antzera
Bai, Nafarroa azkarra,
Baita Frantzian beste anaiak
Diñoe elduko dirala,
Zazpirok egin daigun Erri bat
Deritxakona Euskara.
Bai, Eguzkia, markau egizak
Eske gagozan orduak,
Baita argitu guretzat izan
Diranak areriuak,
Ainabat lasterren kontuan jausi
Daitezan euren buruak,
Ezaguturik gure legeak
Dirala Jaungoikozkuak,
Ots egin daien bear dirala
Bizti euskaldforuak.
|