www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

BIZKAITAR ZARRAK ETA ERROMATARRAK

 

                Saritua izan zan 1883an Bilbon Diputaziñoak

 

Nundik ta nora izan zirean

      Añ zall ta eutsiak,

Eta nungoak mundu batentzat

      Bildurgarriak,

Emonik beti arerioai

      Zurra larriak,

Izanagaitik oneek asko ta

      Areek murriak?

 

Nun eta nortzuk ziran Jaun batek

      Lotu eziñak,

Leor ta itxasoz ezarri arren

      Sare ez erkiñak,

Laster zulatzen etsezala oni

      Besteen agiñak,

Naiz da sareak burdiñaz izan

      Gogor egiñak?

 

Eta azkenez nungoak ziran

      Beti libreak,

Egundo bere iñok buztartu

      Egin bageak,

Beti ta beti gorderik zintzo

      Zarren legeak,

Zorion eta dontsutasunez

      Bete-beteak?

 

Idigi bitez kontaeradun

      Liburu zarrak,

Idigi bitez milla garaipen

      Dakarrezanak,

Eta astiro irakurririk

      Zearo danak,

An ikusiko doguz zer ziran

      Bizkaitar zarrak.

 

An ikusiko doguz zer ziran

      Gure asabak,

Oraiñ bi milla urte munduan

      Bizi ziranak,

Antxe begira ete zirean

      Gu duiñ koldarrak,

Urjolak-legez etozanean

      Erromatarrak.

 

O! berbadunak balira barriz

      Gure mendiak,

Orrek esango leuskiguez bai,

      Gauza aundiak,

Eurok esango leuskiguez añ

      Egi garbiak,

Olloturik gaur gagozanentzat

      Lotsagarriak.

 

Lauburu zar bat beti ebela

      Euren bandera

Lauburu agaz bizi zirala

      Beti batera,

Lauburu agaz beti sarturik

      Etsai artera,

Lauburuagaz bai danetan ondo

      Zirala atera.

 

Berba egizue baña gaur zuek

      Iturritxoak,

Berba egiñik itzi gaizuez

      Gu lotsatuak,

Berba eiguzue esa-iguzuez

      Emen jazuak,

Azaña aundi bizkaitar zarrak

      Egiñikuak.

 

Berba egizue gure itxaso

      Orroetsuak,

Berba artega zabiltzazanok

      Amorratuak,

Erromatarrak zireanean

      Azpiratuak:

Etzare zuek odol errekak

      Edanikuak?

 

Berba egizue jotorriakaz

      Mendi ta atxak,

Berba kontau ta esa-iguzuez

      Emengo gauzak,

Berba egin ta adierazo

      Zarren garaitzak,

Irabaziten iza ziranak

      Guztizko gatxak.

 

Baña eztot nai zuek bakarrik

      Berba egitea,

Ez dot nik gura zuek soll-sollik

      Gaur kantetea,

Ez dot pentsetan lagundu baga

      Nik bere istea,

Ez dot ez uste lirau isillik

      Ezkutetea.

 

Zuekaz-naste gura nitukez

      Kantau gloriak,

Zuekaz-nasi kantau nai dodaz

      Garaitza aundiak,

Zuen aurrean direalako

      Irabaziak,

Lekobide ta bere martizdi

      Ez ilgarriak.

 

Beti biziak, esango dot nik,

      Orañ ostera,

Beti iraunkorrak, esango dot nik,

      Baita atzera,

Ez, eutselako ezelanbere

      Itxi igotera,

Arrano bati egan egiñaz,

      Euren gañera.

 

Oktabiano agaitik etzan

      Emen nausia,

Ez ebalako menpean artu

      Euskal-Erria,

Alperrik euki eutsan betiro

      Egarri aundia

Busti bagarik baña joan zan

      Bere eztarria.

 

Gure itxasoa iruntsi eben

      Aren ontziak,

Uste izanda etzireala

      Añ ur gaziak,

Emonik baña guztiai laster

      Tripalarriak

Aldendu ziran apalduagaz

      Belarri andiak.

 

Aleperrik soldauz erein zituan

      Landa zelaiak,

Zirudiela tontorretatik

      Txindurridiyak,

Alperrik ziran lantza ta ezpataz

      Ondo jantziak;

Bost urte barru izan jakezan

      Zeatz ausiak.

 

Noz ta nun barriz artu zituen

      Gure mendiak?

Noz jo zituen euren gañetan

      Tronpet zoliak?

Noz iragarri mundu danari

      Garaitza aundiak,

Menderaturik Lekobideren

      Soldau biziak?

 

Noz joko eben, baldin biotzik

      Ez beuken bada,

Azartuteko iñoz igoten

      Mendietara,

Gureak sarri deituagaitik

      Zantzoka ara,

Lauak isteko beti egozan

      Bildur ikara?

 

Agaitik dabez Lekobidenak

      Beti kantetan,

Garaitzak baso mendi tontor-ta

      Atxen gañetan,

Ekutsezala erromatarrak

      Zelan egozan

Lanetan urriñ, tripak janagaz

      Arrabietan.

 

Iñoz sartuten bajakoezan

      Barriz urrera,

Biurtzen ziran arturik laster

      Tunda ederra,

Txingorra-legez zalako jausten

      Euren gañera,

Atxen txuntxurra binbolaka

      Or-emen bera.

 

Eta su ta gar, otos-otuan,

      Milla aldiz milla

Jakezanean gure mutillak

      Sartu erdira,

Ai!ango orduko negar, xilio,

      Burdiñ-ots miña,

Infernuagaz bakarrik oi zan

      Bardiñ bardiña.

 

Alan arturik ainbeste bidar

      Zurra aiñ larriak,

Itxasoruntza zirala jasten

      Urak igorriak,

Negargarriok, ikuste ez arren

      Euren begiak,

Isten zituen erromatarren

      Ontzi aundiak.

 

Diñot azkenez, baziran bere

      Leorrekuak,

Soldau añ asko aiñ bioztsu ta

      Ardoretsuak,

Geienak emen bizia itxirik

      Enparaduak,

Probetxu baga doaz Bizkaitik

      Gisaixotxuak.

 

aurrekoa hurrengoa