GURE ARBOLA GAZTEARI
Eskribidu zan irakurteko ustez
gure Aretxaren azpian 1897ko Garagarrilean
Itxasoaren erditik iñoz
Farolen bati begira,
Pilloto larri ibilli dana,
Ontzia salbau ezinda; Nekez da larri
Zelan eltzen dan
Nai eban portu ta errira,
Modu berean ni bere nator
Arbola onen azpira,
Basamortutik gabaz ementxe
Ikusten neban argira.
Leiak gogortu arren goietan
Iñoz edurtza andiak,
Urtzen basitu ikutuagaz
Eguzkiaren begiak;
Zer egin daike gaur nire biotz
Bigun ta argizagiak,
Ikututean aurrean dodan
Euskaldun izar biziak,
Agertu baño neure barruko
Sentimendu zar guztiaK?
Arantza min bat dot biotzean,
Odei astunak buruan,
Neure eztarii moteltxo onek
Trumoe baten moduan,
Adierazo daian nai neuke
Tximistazoka munduan,
Zelan oraintxe sartu garean
Arbolearen ortuan,
Edo obeto esan dagidan
Euskaldun Paradisuan.
Jaikin begie gaur Aretx onen
Azpira batu gerala,
Euskaldun zarren seme zintzoak
Erdaldun bildurrik baga;
Maketo batek emendik bota
Egiñikoak bagara,
Gura dogula urtero batu
Dei egitera bertara,
Egin euskuna egin ebala
Nausi zalako indarra.
Jakin begie bere ezpata
Gaur bada biar eztala,
Jakin begie sekula baña
Ez dala illgo Euskara;
Arbola zarra ill bazan bere
Seme bat emen badala,
Eta zelan dan berau orritsu
Eta besangaz zabala,
Bere azpian zarren Batzarrak
Oraindik eingo dirala.
|