|
ARTE NAGUSIKO NEURRIA
Gipuzkoako euskeran
Euskal-festa onen asmatzalle eta gidari on Jose Manterola zanari koroitzea
Aita Jose Ignazio Aranakoari
Baten gloria gaur
Ongi kantatzeko
Nere musaren det
Putza sentitzen,
Onek gezurrezko
Alabarantzikan
Ez daiki iñori
Beñ ere ematen;
Eta bai gloria,
Onra ta alabantza
Merezi dutenai
Zintzo jasotzen,
Orisen berori,
Gizon andi bati
Orain egitera
Dijoa asten.
Izanagatikan
Bertsolari motza,
Nere laudaki au
Ez det saltzeko,
Baizik gure umant
Jakintsu zan bati
Zor diogun otsa
Zabaldutzeko;
Mundu os-osoan
Aren izen ona
Leor ta itxasoz
Barreatzeko,
Euskal biotzetan
Bere oroipena
Beti beti bizi
Erazitzeko.
Asmo andikoa,
Ernai ta trebea,
Beti bearrean
Au zan saiatzen,
Zeñen lanak azkar
Moldizkiratuta
Arranoen gisa
Zuten egatzen;
Jose Manterola,
Argatik guk beziñ
Asko Amerikan
Zuten maitatzen,
Orra or noraño
Aren entzuteak
Bere Donosti au
Zuen onratzen.
Euskaldun arraza
Bizi zan tokitik
Artu oi zituen
Agurrak naiko,
Borondate on bat
Sortutzen zitzaien
Bere izkrisbuak
Letu orduko;
Argatik zitzaigun
Izar bat bezela
Gure Euskal-Erri
Laztanerako,
Zeñen onagatik
Irago oi zituen
Burua nekatzen
Gau ta egun asko.
Bere Probintziko
Gia egin zuen,
Moldatu euskaldun
Kanta-tegia,
Euskal-Erriaren
Izenaz asmatu
Gure errebista
Laudagarria,
Kalderoni jarri
Euskaldun-oroitza,
Irabazirikan
Garaisaria,
Ama Euskarari
Drama bat azkenez
Antolatu oso
Miragarria.
Eman zion bada
Febok jakindea,
Alde askotara
Aditutzeko,
Likon, Temisteo,
Naiz Akreonte,
Iñork ez bezela
Iduritzeko;
Argatik erakin
Oraiñ arkitzen da
Betikotasunez
Bizi izateko,
Gizon ospatsuen
Errañuz josirik
Pindoko menditik
Gu argitzeko.
Orra, or esan da
Zeñen trebea zan
Orra, Manterola
Paregabia,
Orra Zerutikan
Artu zituena
Asko grazia ta
Anitz doaia;
Orra guretzako,
Orra, or maisua
Orra, euskaldunok
Ispillu gaia,
Beroni jarraitzen
Arren izan bedi
Gure alegin ta
Danoen naia.
Ontziak igaro
Arren uretatik
Ez dute oñotsik
Uzten bidean,
Baña bai, zuk Pepe,
Utzi zenituen
Bizitz onetako
Itxas gañean;
Jarrai dizaiegun
Zintzo zuzenkiro
Zure arrastoai
Leialtadean,
Bizitu gaitezen
Oitura zarrakin
Zoriontasunez
Euskal-lurrean.
Koroi bat argatik
Ejo nai nizuke,
Zure buru ori
Apaindutzeko
Lorerik ederren,
Ostorik onenak
Batzuk ta besteak
Nabill biltzeko;
Ustai bat eginda,
Palma bat gañera
Dagokizun gisa
Eskñitzeko,
Baña bear diña
Enaiz gisajo au
Orrelako lan bat
Antolatzeko.
Azkenez fest'onen
Ziñan gidaria,
Beronek zor dizu
Oraiñ gloria,
Marmol zabalean
Urrezko letrakin
Zure izena or
Dauka jarria;
Zere oroipena
Nola izango dan
Gaur, geroz ta beti
Ezilgarriak,
Goratu nai zaitut!
Festa lagunokin
Uri onetako
Seme argia.
Goratu dezagun!
Anaia maiteak,
Goratu dezagun!
Oiedez gora,
Zeren beragatik
Leku urrunetan
Gaur duten onratzen
Gure Euskara;
Eta beragatik
Esan dan bezela
Euskerazko fest'au
Sortua bada,
Gloria berari!
Koroitu dezagun!
Gure zuzentzalle
Zan Manterola.
Koroitu dezagun!
Arrosa txit gorriz
Sugarraz zebana
Maite Erria,
Koroitu dezagun!
Lirio txit zuriz
Zalako euskaldun
Uts ta garbia!
Koroitu dezagun
Bioletaz ere
Zeren jakintsu ta
Zan umildia,
Koroitu dezagun!
Oraiñ Aritz ostoz
Ill arte zalako
Fuero-zalia.
|
|