ISRAELGO MIRARIAK
Gure Aita Santu Leon XIIIgarrenari bere urrezko ezteguetan
«Neu naz».
(S. Joanek 18, kap, V ber.)
Denporea da ausi jatala
Lira zolia,
Soñu artetik guztizko urrin
Gaur naiz bizi,
Basamortuan esbesteturik
Aurkietan naz,
Egun garratzak ditugulako
Ai, jaditxi.
Nire musatxo biotzekoa
Ez al dakizu
Bizi modu au jatala triste,
Eta samiñ;
Gura al dozu lira bagarik
Nagoalako,
Koldar bat legez kobaren baten
Gorde nadiñ?
Adore baga neguko txori
Mutu bat legez,
Otzak kikillik, txio bat bere
Egin baga,
Gura al dozu erneguren bat
Nik egitea,
Adietara emonaz etsi
Genduala?
Ixiltasun au ilteko betor
Lira barri bat,
Musa, ekatzuz gogoraziño
Eregiak,
Irudi onak, etorki gozo,
Itz egokiak,
Kantau daidazan gaur Israelgo
Mirariak.
Gaur Israelgo mirariak nik
Kantau nai ditut,
Jazoak legez jazotekoak
Iragarri,
Gure Jaungoiko mirarigiñak
Deutsazalako
Oraindik asko egingo bere
Erriari.
Onen mirariz beiñ itxasoa
Erdibitu zan,
Jordan atzeruntz beste beiñ asi
Igesika,
Mendiak salto ariak legez
Egiñ eben ta
Bildotsak legez mendiskak bere
Ikotika.
Onen mirariz mana jasten zan
Iñotza legez,
Erri bateri izan ekion
Bizigeia,
Beronek nai ta, gizon on baten
Esan utsera
Geldi jarri zan, loturik legez,
Eguzkia.
Onek nai eta beste beiñ bere
Itxas-arroa,
Ez dok gomutan jarri intzala
Beeraturik,
Esan orduko ontzi batetik
Jaun altsu onek,
Geratu ari ixillik eta
Mututurik?
Jarraik jarraitu Jaun onek isten
Badeusk oraindik,
Baraust ta bitzok odeiez gora
Boteagaz,
Baña mukerra, baldiñ ez badok
Iñoiz garaitu,
Noz urten daikek beronen kontra
Garaitzagaz?
Badaroazak emeretzi bat
Gizaldi iya,
Adarka, adarka, eten bagarik
Ontzi orri;
Baña alan bere ez gaioazak
Gu oraindiño;
I gora bera deitutera Jaun
Altsu oni.
I gora bera ez gaioazak
Lorik galtzera,
Ez ta bildurrik egitera gaur
Erakutsi,
Etxuagu nai beste bein legez
Esan dagian,
Guk daukagula berorregana
Fede gitxi.
Balea legez baña baletok
Ur-mendiren bat,
Ago zabalaz iruntsi nairik
Sabelera,
Ontzitik salto egiñ baño len
Orduan bere,
Asiko gaituk modu onetan
Deitutera.
Salbau gagizuz, mirari barri
Bategaz Jesus,
Desegiguzu gaiztakeria
Truiutsua
Eguzkiaren begi zorrotzak
Laster desegiñ
Daroen legez aurrean dauken
Odeitxua.
Salbau gagizuz, ikusi daian
Itxas-zartadak,
Direan legez atxaren kontra
Birrinduten,
Gaiztakeria azartu onek
Zelan bereak
Pedroren kontra beti dabela
Ustel urten.
Salbau gagizuz, ikusi daian
Zure Eleixa,
Dala mendi bat Olinpo baño
Goragua,
Onek azpian artzen dituan
Legez ekatxak,
Zure mendiak dabela artzen
Infernua.
Salbau gagizuz, infernutarrok
Ikusi daien,
Pedro dagola atx bat duiñ gogor
Sinistean,
Dakialako beste ainbeste
Mirari, Jesus,
Daikezuzala aixe, ur, eta
Leorrean.
Salbau gagizuz, salbau, bai, Jauna,
Ardi ta bildots,
Geure Artzaiñaz gagozan danok
Zuri deiez,
Eta uretan dabiltzan bale
Izugarriok,
Otzan-otzanik gure sareetan
Jausi bitez.
Mundu guztira sare onexek
Bota nai doguz,
Arraiñ ta abere dan-danak artu
Dagiezan,
Arrantzale bat izan dakigun
Danoen buru,
Danok kristiñau egindakoan,
Gure Eleixan.
Leon amairu-garrena dogu
Arrantzale au,
Zergatik berak zuzentzen daben
Eleixea,
Leon amairu-garrena Artzaiñ,
Aita Santu ta
Leon amairu-garrena baita
Erregea.
O! Leon andi miragarria!
Nok leukekezan
Zu jasoteko berba duiñ, eta
Eregiak,
Mundu guztian dozuzalako
Zuk, zeuk bakarrik,
Zeruko ateak zabalduteko
Giltza biak!
Zuri begira nago emendik
Zar itzaltsua,
Zakustaz gure Arbolearen
Irudian,
Ikusten zaitut au mutikdurik
Dakustan legez,
Modu berean zelan zagozan
Italian.
Ikusten dot nik ereñotzezko
Aroz jantzirik,
Gaiztakeria eskerga orren
Egillea;
Baña, ostarku barri bat laster
Jaioko jaku,
Zeiñ izango dan egun obeen
Señalea.
Neu naz, neu naz, bai, Jesusek laster
Esango dau, ta
Ikusiko da bere berbeak
Zer al daben,
Ikusiko da gaiztakeria
Armaz jantzia,
Zelai lurrera beti betiko
Dala jausten.
Ikusiko da egiaztuten
Aren berbea,
Baita betetan arek agindu
Ebazanak,
Ikusi geinkez zerutik jausten
Izarrak baña,
Ez uts emoten Pedrori
Esan autsazanak.
Ikusiko da irago zala
Txarren tandea,
Ikusiko da dongak ebela
Jo azpia,
Ikusiko da euren sutunpak
Eziñ ebela
Zelaitu Leon jasarriten dan
Jartokia.
Baña ikusi ezkero preso
O! Artzaiñ ona!
Zeiñ ardi ez da zure okerraz
Saminduko?
Zeiñ bertsolari Erroman zugaz
Gertetan danaz
Ez da asarre santuzko suaz
Ixiotuko?
Biztzen nozu bai, lira motel au
Zolituteko,
Sututen nozu zorroztuteko
Luma motza,
Garretan jartzen artzeko bere
Zure aldera,
Ezpata miñ bat zure naia gaur
Au balitza.
Odei burruken burrundaretan,
Ene Erregea,
Atxak badodaz dardar saltoka,
Ikusiten,
Zure etsaien sutunpen otsak
Entzun ta, ez da
Gure biotzik saltoz asiko
Irakiten?
Niri taupaka beintzat asi jat
Egon ezinda,
Gerrara diñost gura dabela
Urtetea,
Gerran, bai gerran, gerran zugatik
Milla bizitza
Baleukaz bere, gerran nai leukez
Emotea.
Parkatu Aita, berbaren baten
Erratu badot,
Askatuagaz ainbesteraño
Barrua nik.
Esku orregaz indazu arren
Bendeziñoa,
Auxe artzeko jarten natxatzu
Auspazturik.
|