GURE BANDERA
Saritua izan 1888an Gernikan
Eta gero emienda batzuk eginda,
Euskalerriako Alkartadeko lagunen aurrean
Egilleak gure Aretxaren azpian
Irakurri eban 1895ko Garagarrillaren 21an
Anboto dakust triste, bai triste
Negarrez Oiz-mendia
Eusakldun goiak danak diñoste
«Ilten da zarra guztia»;
Ill zan Lelo, ill Lekobide,
Ill zan ill zan Jaun Zuria,
Ill ziran gure gizon andiak,
Iya ill Euskal -erria,
Alan ezpada esan daiala,
Arbola orrek egia.
Aretx maitea, esam egizu
Euskeraz berba egiñik,
Iñoz aurkitu ete dan lur au
Taiu onetan geixorik.
Autortu zaite zeu bere egon
Bazara orren sikurik,
Bazara egon iñoz orrelan
Ezkurrik emon eziñik,
Urte askogaz ukatu eta
Bazengoz legez zarturik?
Autortu zaite lotsa bagarik,
Arbola entzutetsua,
Autortu zaite etzara zu zeu
Aretx danetan santua?
Esan egizu zeure gloria
Zelan jarri dan gautua,
Nondik ta nora gaur zu zagozan
Orrenbestean galdua,
Iñoz ez izan baziña ñegez
Arbola Gernikakua.
Gaur emeretzi urtetxo dira
Ill jatazala bai pozak,
Zerren buztartu ein ginduezan
Sekula ez da gu motzak,
Eta euren nausi gaztelar batek
Jaurtigi eutsun aiotzak
Zergaitik zuri eutsuzan bada
Besangok itxi billoixak,
Ordurik ona pozik ez dauka
Nik legez zure biotzak.
Ordurik ona negarrez zagoz
Aretx lenago dontsua,
Zergaitik jausi jatzun tximista
Sutsu bat donga gaiztua,
Orrexegaitik ikusten zaitut
Iya orririk bakua,
Agaitik zagoz lengo aldean
Ain asko aguratua
Zure azpia nok kantau daike
Dala Batzarren lekua?
Beti ikusi or kinduezan
Jakitun danak itzalez,
Zarealako zu Arbola bat
Zerutik jatsia legez,
Zure adarrok direalako
Irabaziak odolez,
Itxi bagarik iñoz ñoituten
Dongen fede txar zitalez,
O baiña miña! Gaur erdaldunak
Darabilguez dandarrez!
Eurok indarrez ebagi eta
Darabilguez lurrean,
Darabilguez lotsa bagarik
Sua egiteko ustean;
Antxinakoak erdaldunen bat
Balebe euren aurrean
Ikusi zure orri bat bere
Zapaltzen ostikopean,
Ill edo goitu egingo eben
Galtairu zorrotz-artean.
Ill edo goitu jaritxi ziran
Garaipen andi zarrenak,
Goitu eginda gorde zirean
Lege aiñ eder aurenak,
Goitu eginda egin zirean
Munduan ezagunenak,
Agaitik ziran kantetan non nai
Gloria euskaldunenak,
Zugaitik illda eukezalako
Libertaderik onenak.
Etzinduezan Aretx maitea,
Euriak utsik or azi,
Etzinduezan iñontz bigunak
Perlakaz bakarrik jantzi,
Ezpada milla gerretan gogor
Asabak einda esetsi,
Euren odola suster danetan
Egin zenduan iruntsi
Aixe erreak zeu igartzerik
Iñoz ez eien jaritsi.
Sarritan izan ziran benetan
Uda odeitsu tristiak,
Sarri bai sarri Gaztela-aldeko
Trumoi-ots bildurgarriak,
Zugana eldu ezin zirean;
Baña euren oñaztarriak,
Ta bai atzera biurtzen ziran
Erdal-errira guztiak,
Ipar-aixeak zirealako
Lur onetako nausiak.
Alperrak ziran euren asmoak,
Utsak gaztelar indarrak,
Zirealako bai euskaldunak
Beti izaten bat danak;
Erdaldunakaz nastu bagarik
Ziran zur biziten zarrak
Euskal-legeak gordetan zintzo
Izanik zolita zalak,
Bizkaian beti agindu eien
Bizkaitar garbi bakarrak.
Agurtzen zaitut orrexegaitik
Gure garaitzen bandera;
Agurtzen zaitut izar argizko
O! estardarte ederra!
Agurtzen zaitut iraun dagizun
Zedro tantaien antzera,
Bizi zaitean eurak legetxe
Millaka urteetan aurrera.
Zabaldu daizun zeure kerizpe
Barria euskal-lurrera.
Osatu zaite eta barriro
Jasoizu bekokiori,
Zerua bera jo arteraño
Lauburu zarra eregi,
Bere besuok izan bekiguz
Beti ta beti pozgarri,
Erakusteko zer dan Bizkaia
Oraindik mundu danari,
Ezeutsalako buztartzen itxi
Iñoz erromatarrari.
Bizkortu zaite aibat lasterren
Sendatu zeure zauria,
Indar barriak artu egizuz,
Algeretu begia,
Zabaldu begi Lauburu orrek
Bere zeruko argia,
Beti kristiñau izan dakigun
Gure Euskaldun Erria,
Eta bertatik aldendu dediñ
Libertade txar guztia.
Berorregaz guk egingo dogu
Arerio danen kontra,
Zure gañetik ez da ekatxik
Egingo deuskunik bota,
Zerren Bizkaia lenago txito
Ikusiko dan lur jota,
Gure odola errekak kegez
Itxasoagaz batuta,
Gure Aretx au ikusi baño
Lauburu zarra kenduta.
O euskaldunen Lauburu zarra!
Gatoz zu adoretara,
Gatoz o aretz illezgarria!
Zure kerizpe onetara,
Arerioak jakin dagien
Gatozan ona zertara,
Gatozalako euskaldun utsak
Ementxe batzera bada,
Ots egiteko bizi dedilla
Gure Arbola laztana.
|