www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

GERNIKAKO EUSKAL-PIESTETARAKO

        AMALAUDUNA

 

                1888an

 

Erabilli arren mundua guztia,

Leku aiñ on bat nun leike billatu?

Bene benetan da nire eretxia

Lur eskiñikoan nazala sartu.

 

Ementxe gozetan dodan kerizpea,

Aretx Arbola zar baten ondoan,

Ez dodala topau nai dot kantetea

Iñongo erritan Gaztelakoan.

 

Auxe, dogu, auxe, lur bedeinkatua,

Asabak batuten zirean lekua,

Auxe, barriz auxe, euren Arbola,

 

Euskaldunak jaso buruak gora,

Deadar egin daigun geure Gernikan:

«Beti Foru zale nai dogu izan».

 

aurrekoa hurrengoa