www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

LIBERTADEA BAÑA GERNIKAKO ARBOLAPEKOA

 

                1882an

 

Zeruok beti dakustaz dollor,

Odei bat bere bagarik,

Iya sei urte onetan emen

Ez dabe opa euririk;

Eguzkiaren berotasunak

Gauzak añ baltzizkaturik,

Nok esango dau ez gagozala

Azalez gaztelarturik?

 

Negu danetan leiaz dakustaz

Errerik solo ta larrak,

Uda danetan kiskorrik oso

Bedar, ota ta arbolak;

Lorarik iñon ezta agiri

Girtenak dagoz igarrak,

Ura bakarrik dau itxasoan

Egarriz illten dagoanak.

 

Baldin entzungo ezpaneu emen

Gure berbeta ederra,

Entzungo ezpaneu barriro diñot

Paradisuko Euskera,

Eta zutinik ezpanekust gaur

Gernikako Aretx laztana

Esango neuke Gaztelan nago!

Bapere dudarik baga.

 

Baña orañdik zarden zakustaz

Zorioneko Arbola,

Orañdik zuzen ikusten zaitut

Abe adarrez zabala,

Bedeinkatua zaugatz guztien

Artean zu bai zu zara,

Libertadeko banderea zu

Zarealako bakarra.

 

Libertadea! Libertadea!

Nun nai dantzudan soñua,

Zure azpian au bizi zan ta

Ill egin dabe gaixua,

Zeñ libertadek kenduko deusku

Daukagun sentimentua?

Ez beintzat gaurko libertadeak

Dalakp erderazkua.

 

Au ez da bada Libertadea,

Au da buztarri astuna,

Au da izenez osasuna ta

Izatez geixotasuna;

Au da kaiola estu-estu bat

Bere txoria da Usua,

Nok ezin daben egan aratu

Lenago legez zerua.

 

O! Libertade katoliko ta

Euskeldun benetakua!

Or aretx-pean milla urtean

Asabak gozarikua;

O! Libertade mundu guztian

Zarata egindakua,

Zelan zakustaz zeure Erritik

Orrelan desagertua?

 

Erdel erritik sartu jakun bai,

Suge bat zorigaiztuan,

Bere berba leun gaztelarrakaz

Danok engañau ginduan,

Suge zikiñ au buruan jo ta

Ill bagendu lenenguan,

Euskel-erriko libertadea

Gaur biziko zan munduan.

 

Gaur biziko zan libertade au

Bakarrik egiazkua,

Zeñegaz gure lur onek eban

Irudi Paradisua

Ai! ez bagendu jan suge aren

Sagar politikakua!

Mundua mundu ementxe geunkan

Zerutxo benetakua.

 

Beti ta beti biziko giñan,

Asaben libertadean,

Lan jan, eta lo egingo euskuen

Umeak beti etxean;

Eta mirurik iñoz betorren

Arrapetako ustean,

Aitorren -seme jagiko giñan

Ill edo goitu artean.

 

Etzaitez baña ill atsekabez

Laztan zaitudan Erria,

Bizi dalako oraiñdik emen

Zuretzat Salbagarria,

Zeure Arbola gañean orra

Libertadeko Eguzkia,

Asaba aundi Jaun Zuriaren

Kurutz adoragarria.

 

Libertadeak kurutza orrek,

Bakarrik daike ekarri,

Zugatz orretan guraso zarrak

Agaitik euskuen jarri;

Ez dakigula ez arren bada

Bere gañetik erori,

Euskal-erriak Libertadea

Zor deutsalako berorri.

 

Berorregaitik emon zenduan

Zuk bai, arbola santua,

Milla urtetan ezkurra ugari

Gozo ta osasuntsua,

Osterantzean nun izango zan

Lur au paregabekua?

Zelan gozauko eban beronek

Libertade egiazkua?

 

Beti librea, beti nasaia,

Zan emengo bizitea,

Bere ondasun danen guztien

Erri au oi zan jaubea,

Ez eban iñoz ez onek egin

Gaztelar borondatea,

Baldin ezpazan euskal oiturai

Ondo etorken gauzea.

 

Orra baña gaur Gaztelan legez

Nekezka jaten ogia,

Urte askoko leorteagaz

Zeririntz eske euria;

Gure Arbola añ dontsuari

Urten dakion orria,

Gozadu daigun bere azpiko

Kerizpe maitegarria.

 

Erdue bada lengo justuri

Ekatxak, eta indriskak,

Erdue edur, erdue euri

Urjola ta zaparradak,

Erdue arin ezkotutera,

Mendi basook ta larrak,

Soñeko berde euskaldunakaz

Jantzi daitezan dandanak.

 

Urten dakizun bai, zuri bere

Orria eta ezkurra,

Gazte gazterik Jarri zaitean

Gure Arbola kutuna,

Mundu guztitik egin daizuen

Iñok ez lako agurra,

Umeak dabe itxaroten bai

Laster orlako eguna.

 

aurrekoa hurrengoa