NEGUKO GOIX ZORAGARRI BAT
Gaba orduko eguna eldurik
Mendi gañean nintzan ni bere igorik
Alde guztietara begira jarririk
Erri on bat nekusan jantzita bakarrik
Eta beste guztiak billos mutildurik.
Negua izan arren zerua garbia,
Udan lgetxe au zan goix bat añ argia
Mendiak bardin atxak o ze miraria!
Eguzkiak ezarri orduko begia
Guztiai asten jaken barrez arpegia.
Zer egin neikean nik ezpada samurtu,
Belauniko jarrita Jainkoa agurtu,
Biotz onen barrutik eskerrak agertu,
Neure Erriarentzat gloriak eskatu,
Damu ta pozez artean kantau abiatu.
Negu ta uda badagoz kanpoak berdiak,
Etorteko onaren dira señaliak,
Soñeko orregaz jantzi beti dan Erriak,
Goitik itxaroten dauz egun pozagrriak,
Entzutean zeruak bere eskariak.
O! Erri jaungoikozko ta atxurlaria,
Atxai burruka kentzen deutsazu ogia,
Botiaz bekoizko zeure izerdia,
Samurtzen dituzula lur zall zeñ arria,
Emoten bearturik lan orren saria.
Lau mill urte onetan Euskaldun garbia,
Jaunari izateko zara eskiñia,
Mendi atxen artean gorderik bizia,
Orbandu baga iñoz zeure jatorria,
Oituren izan zedin irakaslaria.
Alan iraun zenduan gizaldi askotan,
Iñoren bear baga ziñan gobernetan,
Baña aurkitzen zara egun batzuetan
Biziera barri ata neketsu latzetan,
Zure gatxaz pozturik txarrak auzoetan.
Arek zuri ikasi egin bearrean
Ipini zinduezan euren bardiñean
Sortu arren plan asko gaurko egunean
Zu baña nausi zara mundu zabalean
Lege onak asmetan errein artean.
A! Ebroz onuntzako Israel barria,
Mundu osoak atzo eutsun inbidia;
Zelan baña zakust gaur katigu jarria?
Nundik etorri jatzu orren gatx aundia
Erdeldunak lotzeko euren buztarria?
Eretxi ezbardiñak gauza batzuetan
Ipiñi zinduezan emen burruketan,
Oker asko zenduzan egin bitzuetan
Kastiguz orañ Jaunak zaitu garbietan
Zeure gaizki egiñen negar malkoetan.
Fedez oraindik baña zu zara nausia,
Esperantzan daukazu iraupen aundia.
Karidadez añ bero sutsu ta goria
Jaungoikoa dalako beti zure naia,
Agatik entzungo dau gaurko eskaria.
Amar justo badira Jauna zure Errian
Noz arte bear dogu egon lotsarian
Frantziako anaiak lengo gizaldian
Gero Naparroan ta gaur nire alderdian,
Oso menderatuta iñoren azpian?
Librau egizu Jauna librau zure Erria,
Zuregana dlako zuzendu guztia,
Urrin baña urrindu beraren etsaia,
Artu dau Israelek betiko garbaia,
Euskeldun izateko gaur erabagia.
Goratu daian zure izen añ santua,
Amaren titiagaz iruntsitakua,
Gure lenengo Aitak beti ondratua,
Eta bere semeak zintzo ezautua,
Euskeraz adoretan dogun Jaungoikua.
Joko dituguz gero gure zortzikuak,
Aterako kantu ta musika gozuak,
Garaitzak iragarten danbolin txistuak,
Aratuko dituez kale ta auzuak
Urietan piesta iñoz ez lakuak.
Neskatxen atanborak, mutillen tutunak,
Alboka txilibitu, gañera dultzainak,
Artzaiñen dantza salto ta uju ujuak,
Alegerauko dabez mendi ta basuak
Ikusirik oitura zarrak biurtuak.
Buruak zutituta itxaroten zoli
Mendi-atxak egongo jakoz egunari
Sortaldera begira ete dan agiri
Agur bat egiteko goix Eguzkiari
Gure Foru ederren maitetzalleari.
Argiz bat dira asiko txori kanta otsak,
Beor ardi ta beiak orroeka pozak,
Akitian beoka txal eta bildotsak
Bizar eta adarrak armatuta auntzak
Txuntxurretan beeka zuri eta baltzak.
Geisoak zelan gura daben osasuna
Atsegin billa dabil atsekabeduna
Itsuak argitzean dauka poztasuna
Izate onek bere euskelduntasuna
Kantauko dau elduten danean eguna.
Eleiz jarriko doguz apañduak
Argi urre damazkoz danak estalduak,
Jaunari eskinteko opari dontsuak
Artzaiñak ekarriko dituez autuak
Bildots zuri otzan ta orban bagakuak.
Eskinteak egiñaz abade santuak,
Korutik erantzunaz soñuz organuak,
Otseztituko dabez kantiko gozuak,
Alabantza gloria esker onezkuak
Orañ esango dodan baten erakuak.
«Pozetan zoraturik gora daigun Jauna
Erri fededunaren salbatzalle dana
Samur eta errukiz Erri onengana
Begiratuz jaso dau jausi egoana
Oitura zarretara biurturik dana.
»Beragan eukalako uste os-osua
Orañ egiaztu da itz Jaungoikozkua,
Tubal gure Aitari eukan agindua,
Lur au zala izango añ berarizkua
Deitu eioen danak zorionekua.
»Erakutsi dau Jaunak beso indartsua.
Gizon txarraren asmoa itxi ondatua,
Lurrera zelai bota Erri anditsua,
Goratu ta eregi umill beratua,
Gozau dagian bere lege euskerazkua.
»Gloria, bai Aitari, bardin Semeari,
Gloria Espiritu guztiz Santuari,
Baita gloria bere Euskel erriari
Oitura garbientzat ispillu danari.
Mundua dan artean alan izan bedi».
|