 |
AITA S. IGNAZIOREN OFRENDA, EDO ORAZIOA
Nere Jainkoa: ar ezazu nere libertade guztia. Ori osoro nere memoria, entendimentu, ta borondate guztia. Nik dedan, da ni naizan guzia, zurea da, ta Zuk eman didazu: bada dan guzia nik Zuri biurtzen dizut, da zure borondate santuak gobernatzeko agitzen dizut. Zure amorioa zure graziarekin indazu, ta orrela aberats izango naiz, eta besterik bear edo nai eztet. Zuk nai zuna baizik.
Onela, edo Amorio Dibinoaren Kontenplazioan Aita S. Ignaziok lau Asteetako bere Ejerzizioak koroatu zituen: eta guk ere aren antzera koroatzen ditugu. Lenengo Astekoak illaren egunetako Meditazio laburretan: beste Asteetakoak, Jesu Kristoren, da Ama Birjiñaren Misterioetan eman dira. Guziak zure salbaziorako izan diteala. Ez nereak bezala zuk artu, bada nereak eztira. Diranak Jainkoarenak dira: ta ari bakarrik, beregan bezala, gugan, ta gauza guzian, da sekula guzietan betiko onra, ta gloria. Amen.
|
 |