 |
OGEI TA LAUGARRENEAN
KONDENATUAREN KONFESIOA
I. Ni salbatzeko Jainkoak ainbeste egin du. Zenbat benefizio, Sakramentu, abiso, ta argi ni zerura gidatzeko. Promesa andiak, eta asko; bildur, ta ikara gogorrak. Baña guztiak galdu, ta desegin ditut.
II. Kostu gutxian salba nindekean. Ha! okasio ura ebaki banu! Ha nere proposituak gogotik artu banitu! Erraz salbatuko ninzan.
III. Eta au erraz betiko kondenatu naiz? Eta tormentu oietara, ta betiko? Eta nekusela ondo! Eta Konfesore, ta Predikadoreak esaten zidatela! Ai! Ai! Ai betikoak!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Ai nere Jesus ona! Ez arren niri begiratu, ezpada zure odol preziosoari: orrezaz baliatu nai det: nere erremedioa or dago: miserikordia nizaz. Bost bider esango det: Jauna, Zu ofendituaz damu det: amatzen zaituz gauza guzien gañean: bizitza berria, bizitza berria.
|
 |