 |
OGEITA BATGARRENEAN
KONDENATUEN ESTADU, EDO EGOERA
I. Infernuan zer egiten da? Ango tormentuetan ezagutzen da, zeñ gaitz andia dan pekatua, zeña emen gutxi ezagutzen zan.
II. An pekatuari dagokion pena padezitzen da, zeñak emen añ pena gutxi ematen digun.
III. An pekatuaren bide emen kendu etzana madarikatzen da. O pekararien suerte ditxagabea, batez ere emen ditxosoak izan baziran!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
O Jesus nerea! Zuk dakizu ondo nere pekatuen okasioak zeñ, da nola izan diran. Arako joko, ta lagun gaistoak: etxe artan sartzea, ta orrelako beste bide, pauso, ta ibilterak. Bada diranak zure graziarekin sekulako urratu, ta utzi nai ditut. Propositu onekin konsesio andi bat egin nai det. Pekatuan daudenakgatik. Ama Birjiñari Errosario bat.
|
 |