 |
AMALAUGARRENEAN
GORPUTZAK PIZTUTZEA, EDO ORIEN RESURREZIOA
I. Aingeruen tronpeta izugarria aditu, ta bereala zure gorputz ori lurpetik bizirik jaikiko da.
II. Orretako zure anima zerutik, edo infernutik etorriko da.
III. Anima, ta gorputza bat egin, eta gorputza ill eziña, edo imortala geldituko da. Baña zer imortalidadez, edo nola? O madarikatuak orduen lurreko gustoak. O bedeikatua betiko emengo penitenzia!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Betiko damu ez dakidan, obe det, Jauna orañ penitenzia, ta bizitza on bat gogotik egin, ta nere sentiduen gustoak ukatu, ta gorde kontuz begiak, eta mingaña: onekin lurrean iru gurutze egingo ditut, ta biotzetik kontriziozko iru aktu andi.
|
 |