AMABOSTGARRENEAN
JUEZ JUSTUAREN ETORRERA
I. Ama santisima bere aldean duela, Aingeru, ta Santuakin etorriko da Kristo gloriaz beterik: eta zure Kriadoreak bezala eman dizkitzun grazia, ta doaien kontu estua eskatuko dizu.
II. Aita maiteak bezala zurekiko amorioaren kontu artuko dizu.
III. Redentoreak bezala zugatik eman zuen odolaren kontu artuko dizu.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Nere Egille, nere Aita, ta Redentorea zera zu, Jauna. Baña nik gaizki ori ezagutu, ta gaizki pagatu dizut. Lotsaz ta damuz beterik zure Gurutze, ta llaga preziosoetara biurtzen naiz: kontu ona emateko zure odolezko iturrian nere anima garbitu nai det: gaur zure bost llaga preziosoak bost bider adoratuko ditut.
|