BOSTGARREN EGUNEAN
ILTZEN DAGOENAREN ESTADUA
I. Igaro dan bizitzak estutzen du: ainbeste pekatu gogoratu, ta orien penitenziarik egin eztuelako. Ai pensamentu samiña.
II. Ordu presenteak tristetzen du: kondenazioko ainbeste peligro ikusi, eta orietatik libratzeko modurik ez dakus. O erio gogorra!
III. Etorkizunak ikaratzen du: Erernidadea begien aurrean dauka; eta eztaki zeñ: edo gloriazkoa, edo penazkoa. Justuak bildur dira: nik pekatariak zer egingo det? Ai zer tranzea!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Iltzeko banengo bezala, nere konzienzia begiratuko det Jauna. Pekaturik arkitzen badet, bereala konfefatuko det. Baldin zure grazian banago, zuri graziak eman, ta Ama Birjiñari eskatuko diot bere Konzepzio garbiagatik bere mantupean betiko artu, ta gorde nazala. Iru Abe Maria, ta lurrari mun iru bider.
|