IRUGARREN EGUNEAN
ILTZEKO ABISOA
I. Baldin derrepente edo supitoan iltzen espanaiz, egun bat etorriko da, zeñean, iltzeko presta nadilla esango zadan.
Orduan konfesatzeko denbora, edo erarik izango det? Baña ai! Gaitzaren indarrez itz bat egiteko egongo ezpanaiz!
Konzienziaren esamen on bat egiteko era, edo modurik izango det?
II. Baña ai! Sustoz, ta bildurrez ozta neregan egongo banaiz!
III. Biotzeko damu ta propositua izango det? Baña ai! Nere anima ainbeste pekaturekin nastua egongo bada! Ai: nik zer egingo det?
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Jauna: nere bizi guztiko konfesio jeneral oso bat egin nai det: edo len ondo egin badet, azkenekotik onara nere kontu guztiak garbitu, ta bereala ajustatu nai ditut: penitenziako Sakramentuan zurekin pakean nere animak gelditu bear du: Konfesore on bat artu, ta zuk ematen didazun denboraz baliatuko naiz: bizitza berri bat zure grazian egiteko prest nago.
Besoak gora jaso, ta iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria esan.
|