 |
AMASEIGARRENEAN
KONZIENZIEN AGERIA
I. Egin ditudan pekatu guztiak an agertuko dira: diranak irakurriko dira: diran guziak enzungo dira. O zer lotsa nerea.
II. Zenbat pekatu neronek egiñak, ta besteai eraginak. Zenbat nere barrengo nik ezagutu gabeak! Zer aitzakia emango det?
III. Orien, da beste guzien kontra Jaunak, bere benefizio, ta fabore guziak parako ditu: bere Sakramentu, ta odolaz arpegian emango dit.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
O zer kontu larria Jauna! O Espiriru dibino konsolagarria! Arren zure argi, damu, ta propositu eragille bat indazu, nere pekatuak ondo ezagutu, ta konfesatzeko. Gaur ordu laurden bat Eleizan, edo Santo Kristo baten aurrean egingo det, nere konzienziari begiratzen, nere konfesioak nola izan diran, nere pekatu ezkutatuen, da biotzeko gogo, gusto, ta afizio gaistoen gañean.
|
 |