OGEI TA AMARGARRENEAN
ETERNIDADEA, EDO BETIRAUNA
I. Nere eternidadeko etxera gizona joango da: ala dio Jainkoak. Beraz zuk eta nik ere ara joan bear degu. Etxe au bakoitzak bere eskuz edo bere obrakin bizitza onetan jasotzen du.
II. Deabruak atsegin, usia labur batekin engañatzen nau, ta infernuko etxera bota nai nau, eta nik konsentitzen diot. O zer itsua nagoen!
III. Jainkoak neke arin batekin zeruko Etxea jasotzera deitzen dit, eta nik nai eztet. O zorakeria! O Fedearen falta!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Gaur, Jauna, eternidade onetan pensatzen belauniko geldi, ordu laurden bat egon bear det: eta ori ondo ezin egin badet, kontu aterako det: infernuko tormentuetan beti egotea, nola eramango det? Desengaño au nere penetan beti gogora ekarriko det. Pekaturik ez egiteko nere buruari esango diot: zer izango da betiko infernua? Au amabi bider esan.
|