 |
OGEIGARREN EGUNEAN
INFERNUA, EDO KONDENATUEN LEKUA ZER DAN
I. Ze da infernua? Karzela, edo linbo txit illun bat, zeñean kondenatua katea gogorrez beterik beti iltzen bizi dan.
II. Infernua da sugar gorizko etxe, labe, edo karobi bizi bat, zeñean kondenatua beti erretzen dan, da beñere akabatzen ez dan.
III. Infernua da tormentu guzien leku bat, zeñak beti iraungo duten.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Baldin surtan, edo argi irazaki batean, Abe Maria baten denboran eskua ezin iduki badet, infernuko suak nola eramango ditut? Angoaren aldean pintatua bezala da emengoa. Ez Jauna, emen erre, ta kastiga nazazu: bada nere zorakeria itsuaz damu det. Besoak gora zabaldu, ta sei Pater noster, Abe Maria, ta Gloria.
|
 |