 |
BEDERATZIGARREN EGUNEAN
ANIMAREN ESTADU, EDO EGOERA
I. Gloriarako sentenzia bada, anima justua birtutez, ta doaiez apañdurik fiesta andian Aingeruak zerura puntu artan eramango dute. Zer poza, ta kontento pategabea izango duen, nork esan dezake?
II. Infernurako sentenzia bada, doai, ta birtute guziak kendurik, bereala demonioak deadarka infernura arrastatuko dute. Ango tormentu goriak ikusi, ta zer pena animak artuko du?
III. Suerte, edo sentenzia oietatik bat bakoitzak betiko bear du. Ai, ta zeñ izango ote da nerea! O bildur santu, biotzean beti bear dedana!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Nere Aita amorosoa, ta orduan Juez justua! Beñ da berriz nere konzienzia begiratu nai det, eta zer sentenzia orañdaño merezi izan dedan: eta zer orañ bertan ill bear banu. Jauna, nere pekatu itsusiak asko, ta andiak dira; baña zure piedadea andiagoa da. Biotz guztitik amatzen zaitut. Besoak gora zabaldu, ta iru kontrizioko aktu.
|
 |