 |
SEIGARREN EGUNEAN
ERIOTZAKO ORDU, EDO MOMENTUA
I. Puntu artan anima gorputzetik irten, ta sentiduen gusto guzietatik betiko apartatuko da.
II. Punta artan akabatuko dira onrak, akabatuko dira ondasunak, akabatuko dira adiskideak, eta beste gauzak.
III. Punta artan kondena naiteke. Orañ bertan, edo puntu au nere azkenekoa baliz, nizaz zer izango litzake? O puntu, o momento eternidade betikoa zure ondoren dakartzuna.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Kontuz, nere Jainkoa, beti ibilli bear det. Orduoro eriotzaz oroitu, ta konzienzia esaminatu bear det: A. S. Ignaziok ala egin oi zuen, ta ala Santu andi egin zan. Ordu bakoitza aditzean, Ama Birjiñari deituko diot, ta ondo bizitzeko, ta ondo iltzeko grazia eskatuko diot: Bi milla eguneko Induljenziak irabazzeko. Abe Maria orduoro debozio andiaz errezatuko diot.
|
 |