 |
OGEI TA ZAZPIGARRENEAN
SANTUEN SEKULAKO GLORIA
I. Anima zeruan sartzean zer ikusiko du? Jainkoaren edertasuna, ta gloria. Ta gloria zer da? Nork esan dezake? Bertan, supitoan ditxa guztiak anima betiko artuko dute. Kontentu guztiak betiko.
II. Onra, ta ondasun guztiak Jesusen Konpañian, Ama Birjiña, Aingeru, ta Santuakin batean beti gozatuko ditu. O zer lagun gozoak!
III. Ditxa esan al baño andiago guziak, galtzeko bildur, edo peligro gabe, betiko izango ditu. O ditxa, O zoriona, o gloria bizia!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
O Nere Jesus maitea! Emengo neke, tentazio, ta peligroetan, nola animatuko ez naiz, ta biotza pozez beterik zerura jasoko ez det?
O zerua! O ango onrak, ondasunak, ta atsegiñak. Nola nere anima eramaten eztezute betiko? O zeñ itsusia dan lurra, zeruari begiratzen diodanean. Ala zion A. S. Ignaziok. Bederatzi Gloria Patri.
|
 |