 |
AMAZAZPIGARRENEAN
ESKOJITUEN ARTETIK GAISTOAK ATERATZEA
I. Onak, eta gaistoak era batera orañ bizi dira: eta ill da ere elkarrekin enterratzen dira. Baña juizioan Aingeruak irtengo dira, ta justuen artetik gaistoak ezkerrera botako dituzte.
II. Eskuietara eskojituak, eta bearbada nik emen burlaka arrazoi gabe erabilli nituenak, ditxoso orien artean.
III. Ezkerretara kondenatuak, ta orien artean bearbada aiek ere bai, zeñakin nik pekatuak emen egin nituen.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Nere Aingeru Santua: zuri jarraitu nai dizut orañ, eskuietara zurekin orduan egoteko. S. Migel, S. Gabriel, S. Rafael gloriosoak, zuei nere fabore deituko dizutet beti, zuekin beti egon nadin. Bederatzi Abe Maria, Aingeru santuen erreberenzian.
|
 |