 |
SENTENZIA EMAN, DA JESUS BERE GURUTZEAREKIN KALBARIORA JOAN ZAN, DA GURUTZEAN JOSI ZUTEN
I. Pensezazu, ango jendearen arazo, deadarrak, eta iskanbilla: Jesus ona andi manso bat bezala, infernuko otso odolgiro aien atzaparretan zegoen: eta zori oneko Gurutzea ikusi zuenean, berriro Biotz guztitik Aita Eternoari bere bizitza, ta eriorza ofrezitu ziozkan: eta gure pekatuen karga guzia bere gañean zuela, Kalbarioko bidea artu zuen. Nora zoaz, Jesus nere biotzekoa, nora zoaz? Zugatik Gurutze onetan josirik iltzera noa, dio Jaunak. O amoriozko eriotza!
II. Pensezazu, nola Gurutze, pisuaren karga, ta bere argaltasunarekin Jauna iru bider bide onetan erori zan lurrera: nola Ama santisima bidera irten zitzaion: penaz josirik elkarri begiratu zioten: da Andre piadosa negarrez zerraiozkanai zer zeruko dotrina, ta lezioa eman zien.
III. Pensezazu, Simon Zirineok lagunduaz, nekez, da dolorez Kalbariora nola igo zan. Judu eralle, Jainkoaren Semea ill nai zutenak, guztia presaka, ta itotzen bezala, prestatu zuten, ta arrabia amorratuarekin Jaun dibinoa iltze gogorraz Gurutzean josi zuten: buru sagradutik, beso, ta oñetatik gure salbazioko odola zeriola, iskanbilla andiarekin lotsaz, ta tormentuz beterik Jesus maitea gora igo zuten, ta an iltzan.
|
 |