 |
NOLA BERRIZ JESUS PILATOSEGANA BIURTU ZUTEN
I. Pensezazu, nola Erodes infameak, eta bere Korteko Jaunak Jainkoaren Semea, sinple edo zorotzat iduki, ta burlaka erabilli zuten, añ umill, ta isill ikusi zutelako: eta zoroen burlazko soñeko zuri bat janzi, ta Pilatosi berriro bialdu zioten. Onela gure Errege Dibinoa, Juduen, da Jentilen artean,Tribunal batetik bestera, zoro, edo infame bat bazan bezala, lotsaz ta penaz erabilli zuten.
II. Pensezazu, Pilatosek berriro Salbadorea esaminatu, ta guzia Juduen ezin ikusia, ta gorroto bizia zala, ezagutu, ta nola arpegian Sazerdoteai eman zien, Erodesek kondenatu etzuela, eta berak ere Jesusegan kulparik arkitzen etzuela. Baña Judu itsuak arrabiaz ta zerurañoko deadarrekin eriotza eskatzen zioten.
|
 |