 |
JESUSEN ZIRKUNZISIOA TA IZEN ADORAGARRIA URTEAREN LENENGO EGUNEAN
I. Pensezazu, nola jaio, ta zortzigarren egunean Jesus Aur gozoa zirkunzidatu zuten: ta beste aur pekatarien gaitza bazeukan bezela, señale orrekin lege santuari sujetatu zan: eta arrizko kanibeta gogorrak Jesusen aragi dibinoa ebaki zuen. O gure pekatuen aserre latza! Bada onelako golpe ikaragarria egin zuen: eta Jainkoaren Seme bakarraren odol preziosoa, ta dolorezko negar samiñak jaio ta bereala atera zituen!
II. Pensezazu, Jesus, edo Salbadorearen Izen adoragarria Aurrari nola eman zioten; eta bere odol sagraduaren kostuan merezi izan zuen: eta izenik ederren ori Aingeruak zerutik ekarri zuen, zeren Jesus munduko pekatari guztien Salbadore egiazkoa zan, ta ofizio ori egiten egun onetan asi izandu zan. Zer erreberenzia, ta nolako amorioa Izen dibino oni zor diogu ; bada gure gaitz guzietatik orrek libratu ginduen.
III. Pensezazu, dolorezko Sakrifizio ori egin, da Jesus maitagarria odola zeriola, ta negarrez Ama maiteari biurtu zioten, Ai ta zer onen biotzeko naigabea ta negarrak! Zer amorio, ta nolako kariñoaren señaleakin bere Semetxo Dibinoa artu, ta bere ura ixillerazotzeko, bere bular birjinala emango zion? Eta Sakrifizio onagatik zer eskerrak Jaunari emango ziozkan?
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Amoriozko Jainko andi, ta Jesus Aur txiki maitea! Misterio, ta ejenplo au ikusi, ta nola umillatu, ta arrituko ezkera? Odolezko Ofrenda onetan ispillu batean bezela, pekatua zer dan ikusten degu: infernuko gaitz orretatik gu libratze, ta sendatzeagatik, Jesus Mediku dibinoak bere odolezko iturria idiki zuen, da gure animako loiak garbitzeko añ ugari gaur eman zuen. Zure animak zenbat balio duen kostu, ta prezio onetan ikusi ezazu; eta aurrera obeto estimatzen ikasi ezazu.
Igaroko urteetako pekatuen barkazioa biotzeko dama guztiaz eskatzen dizut, nere Jesus ona: eta Urte berri on bat asitzeko proposituarekin biziera berri Santu bat egiteko grazia indazu. Trinidade Santisimoan iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria.
|
 |