 |
OGEI TA BEDERATZIGARRENEAN
ZERUA IRABAZTEKO PELEA
I. Nere anima salbatzeko Jainkoak gutxi eskatzen dit onetan: peleatzeko bere graziaz armatu ta janzi nadilla, ta beraren legea gorde dezadala. O zer lege santu, justu, garbia, ta suabea.
II. Lege ori gordetzeko, Jainkoak eskurik artu, ta bereak laguntzen dit eta bereak geiena egiten dit. O zer graziaren indarrak! Bere Pasio, eriotza, ta Sakramentuen birtuteak!
III. Nere alegin gutxi ori txit ugari pagatzen dit: emengo neke puska betiko deskansuarekin: emengo tentazioak, eta gerra, betiko, pake gozoarekin; emengo pena laburrak betiko atseden, da gloriarekin.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Biziro ta pozik anima naiteke, Jesus nere Kapitan da Maisua! Aurrean zoaz Zu, zure ejenploaz ni berotzeko. Aurrean zoaz nigatik peleatzeko. Anima nadin bada: zure onra, ta gloria dijoa, nik zuri jarraitzean. Zuretzat gloria, ta neretzat probetxua. Ala naizu: izan bedi orduan. Zu adoratzeko, iru bider lurrari muñ, ta iru Pater noster.
|
 |