 |
SARRERA
Gure A. S. Ignaziok Espiritu Santuaren argi, ta Ama Birjiñaren zeruko lezioakin, lau aste, edo illabete osorako bere Ejerzizioak egin zituen. Lenengo Astekoak Euskerazko Ejerzizioen lenengo Libruan eman ziran. Besteak orañ artzen ditut, edo lau asteak eta batera. Baña, nola Santuak guziak, da bakoitza txit labur eman zituen; ala nik ere orañ era batean bezala Ejerzizio guziak laburtxo eman nai ditut.
Gizonaren Azkenkiak, edo Novissimoak Aita Pinamontik illaren egunetarako laburtxo eman zituen; da arenak nik ere artzen ditut. Orien ondoren urteko Misterio andiak, ta Jesusen Pasioko Pausoak datoz, Espiritu Santuaren etorzeraraño, ta Jaunaren Amorioarekin guziak koroatzen dira.
Meditazioa, ta orazioa zer dan; ori ondo egiteko bear diran Erreglak, eta modurik egokiena Ejerzizioen asieran eman ziran: orietatik atera bear diran Afekto, ta Frutua ere bai. Novissimoen gañeko Ejenploak bigarren Libru, edo partean daude: irugarten Partean ondo iltzen ikasteko, ta ondo iltzen laguntzeko Ejerzizioak. Orañ Santuaren lau Asteai, jarraituaz, guzietako Meditazioak.
Orazioa luzaro egiteko leku, edo erarik ezpadezu ere, edolarik egunoro iru bider, baña txit soseguz, ta kontuz Pensamentu oiek irakurri, ta egun guztirako biotzean ondo josi bear dituzu: eta eguartean noizean beñ, Jainkoari begiratu, edo zure biotza jaso, ta zure afekto, ta proposituak berriro egizkitzu, eta frutu, edo probetxu andia zugan seguru ikusiko dezu.
|
 |