 |
OGEI TA AMAIKAGARRENEAN
KONZENZIARI GALDETZEA
I. Nere konzienziari galdetu nai diot, ta esan dizadala: Jainkoak zertako nauen mundu onetan? Nere anima salbatzeko. Au zierto da.
II. Ni salbatzeko zenbat gauza eman dizkit? Ezin kontatu ala benefizio ala naturalezan, nola grazian. Ori ere zierto da.
III. Onekin salbatzeko nik zer egin det? Al dedan gaitz guztia, eta munduan kondenatzeko baizen ezpanengo bezala. O zer desditxa!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Ill onetako pekatuen konfesio jenerala egin bear det, Jauna. Zure benefizioak ikusi, ta lotsatu, ta ondatu bear det. Begiratuko det ondo, ill onetan ill bear banu bezala birtuteetan aurreratu naizan, edo bizio, ta pekatuan geiago sartu naizan. Oien damuaz zuri barkazioa eskatuko dizut: ta urrengo illa azkeneko baliz bezala, emendatzeko, ta Zu bakarrik amatzeko propositu sendoagoak artuko ditut.
|
 |