 |
ZAZPIGARREN EGUNEAN
ERIOTZAN ANIMA JUIZIOAN PRESENTATZEN DA
I. Puntu artan Jaunaren Tribunalean arkituko da. Kontu egizu: oiaren aurrean Jesu Kristo agertzen dala; eta juez aserrearen gisa nere kontra, ta sentenzia niri ematera etorri dala.
II. Ezkerretik deabrua txit alegere, ta libru andi bat nere begietan paratzen duela, zeñean nere pekatu guztiak ikusten diran.
III. Eskuietik nere Aingeru goardakoa libru txiki batekin, zeñean nere bizi guztiko obra on gutxi ikusten diran: eta bera triste balego bezala. O zer librua! O zer ispillua! O zer espantua!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Oiean sartu, ta kontu egingo det, O Jauna, iltzeko estaduan nagoela, Santo Kristoa, ta eriotzako kandela eskuetan ditudala, ta esango det. Ai, onela ilko naiz! Orduan zer naiko det? Bada orañ ori dagidan. O Jauna! Damu det Zu ofendituaz: damu det milla bider nere pekatuaz. Penitenzia, ta bizitza berria. Orduan naiko det: bertatik dagidan. Jesus: Jesus milla bider: Jesus, Maria, ta Jose orañ da beti nigan. Amen.
|
 |