 |
AMAIRUGARRENEAN
AZKEN JUIZIORAKO SEÑALEAK
I. Juizioaren señaleak fedeko gauzak dira, zeren Jesu Kristok berak esan zituen. Asko, ta ikaragarriak izango dira: Eguzkia illunduko da: Illargia odol beltzez estaliko da: Izarrak eroriko dira: Itxasoak orroa andiak emango ditu: Lurra ikara gogorrakin idikiko da: aserreak, gerrak, izurriak, pesteak, eriotzak, ta besteak izango dira.
II. Ustez ustegabekoak izango dira Munduan gutxiena uste danean: munduan pekaturik geiena danean: mundukoak erremediatzeko denborarik geiago eztanean.
III. Arrigarriak izango dira. Euria bezala sugarrak etorri, ta erreko dituzte gizonak, abereak, arbolak, palazioak, jardinak, erriak, eta mundu guzia. O zer sualdia! O pekatarien zer ikara.
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
O Pekatuaren kontrako Jaunaren aserre paragabea! Guziaz damu det, ta al dedan gorrotorik andiena biotzean iduki nai det. Zure juizioaren bildur naiz, Jauna. Amabi bider biotz guztitik esango det: Miserikordia, Jauna, ni pekatariaz, rniserikordia.
|
 |