 |
NOLA JESU KRISTO BATEATUA IZAN ZAN
I. Pensezazu, nola Jesus ogei ta amar urtekoa zala, Ama santisimaren bendizio artu, ta Jordango Ibaiera joan zan. San Joan Bautista jendeak bateatzen zegoen, ta Kristok bere Adiskide orren eskutik bateatu nai izan zuen.
II. Pensezazu: Kristo ala umillaturik ikusi, ta S. Joan arritu zan, da esan zion: Jauna: ez nik Zu, baizik Zuk ni bateatzea bear da. Jaunak eranzun zion: Jainkoaren borondatea egin bear degu: ala konbeni da, ta orrekin Joanek Kristo bataiatu zuen.
III. Pensezazu, Jesus umillaren gañera Espiritu Santua nola jatxi zan, ta Aita Eternoaren deia nola aditu zan: Au da nere Seme maitea, zeñean nere atsegiñik andiena nik dedan.
|
 |