 |
OGEI TA IRUGARRENEAN
ZENBAT KONDENATZEN DIRAN
I. Kondenetzea erraz da, zeren infernuko bidea txit zabala dan, ta andik asko dabiltzan: ala dio Kristok.
II. Salbatzea gaitz da, zeren zeruko atea txit estua dan, eta andik txit gutxi sartzen diran. Ala dio Jesu Kristok.
III. Orañdaño munduan geienak kondenatu dira: eta Santuak diotenez, geienak kondenatuko dira. Ai, zer izango ote da nizaz!
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Peligro izugarri onetan, Jauna, seguru jokatu nai det. Zure bildur santuaz nere biotza betiko josi ezazu. Zure ontasunak salbatuko nau, nik zure borondate gozoa egiten badet: ori nai det. Zure eskua indazu ori beti egiteko Biotzeko bost kontrizioko aktu.
|
 |