 |
SEI GAZTE
Sei gazte bihotz bero
Sei gazte
Bazizte
Gain huntarat airoski iganak.
Hautsirik estekak, trabak eta oro,
Sei gazte Jainkoari osoki emanak...
Zoin eder den, zoin sustagarri
Seien ikustea
Lurreko anaien maitez Jainkoratze ari,
Zoin eder den ikustea
Zuen eskaintza osoa,
Zuen goiz-argi begitartea!
Hoin da, bai, eder hori
Hoin sustagarri
Nun hedoi-artetik
Xoragarriz xoraturik
Beha baitago Jainkoa
Jainko betierekoa,
Xoragarriz, sustagarriz, maitagarriz
Xoraturik,
Euskal-gain huntan ikusiz
Sei gazte begiz hoin argi, barnez hoin bero
Airos ta lorios iganak,
Hautsirik estekak, utzirik trabak, atseginak
Ontasunak eta oro.
Sei gazte
Gain huntarat iganak
Jainkoari oso osoki emanak
Haren maitatzeko,
Haren bilatzeko,
Amodioz urtuak zeruratu arte.
15-8-46
|
 |