 |
ENE JENOFA BEGI-BELTZ
Ene Jenofa begi beltz,
Arima barne-barneko ene arreba ttikia,
Ene Jenofa begi beltz, argi-hasteko irria,
Ez ahal zaude nigarrez?
Hain ziren zure begiak
Haurretik geroz eztitu.
Hain ginen ere bi-biak
Goi-amodioz amestu!
Elgar uzteko kantuan
Azken goizeko musuan,
Busti dauzkigu bihotzak
Nigar beroen ihintzak.
Ene Jenofa begi beltz,
Hain baita goxo otoitza, nigar-ihintzez bustia
Ene Jenofa begi beltz, ene arreba ttikia,
Egon lasaiki nigarrez!
Altxa, zerurat begiak,
Nigar pindarrez bustiak,
—Oi, Arbonako pentzetan lore-nigarren pullita!—
Altxa zerurat begiak,
Iduzkiaren argiak,
Su ditzan eta Jainkozta:
Gauden gau-egun zerura
Amets bereri begira:
—Gauerakoan loreak histuko dire guziak—
gauden gau-egun zerura
Zabal gaitezen bi-biak
Betiereko argira...
Ene Jenofa begi beltz,
Arima barne barneko ere arreba ttikia,
Ene Jenofa begi beltz, nork asma gure loria?
Gauden zorion nigarrez...
13-8-45
|
 |