 |
ENE ARREBA
Ene arreba, ene maitea
Ene betiko amets lorea...
Ez uste hola, ez uste,
Ez zaitudala geiago maite.
Hantxet ikusiz gainen herdoila
Eta ostoen hil-zirimola,
Urtzerat ez utz bihotza.
Xuka begia, xuka matela,
Oi ene maitea irri zabala...
Ez uste hola, ez uste,
Ez zaitudala geiago maite.
Osoki diot egin Jaunari,
Zure-zuretzat maiz kantuz ari
Bihozño hunen eskaintza.
Ene arreba, goi-amets horri
Egiozu ba zuk ere irri...
Ez uste hola, ez uste,
Ez zaitudala geiago maite.
Bai maite zaitut eta geiago,
Ni baitan orai pil pil baitago
Jaun Goikoaren bihotza.
Ene arreba, ene maitea,
Ene betiko amets lorea...
9-12-42 arratsean,
fraidekin aitzurrean
|
 |