XIRIORAT UKURTUAK...
Gaua. Negua. Kanpoan: aize, uri, galerna.
Elizan, ximixt-argirik ez.
Kaputxa buruan eta xiriorat ukurtuak,
Ilunpean aitu gare
Lehengo fraiden pare;
Xiriorat ukurtuak, xirultzen salmo kantuak.
Kanpoan aize burrunban, marruma eta hil-sistu;
Elizan daldara-dantzan
Zeru itzalak zabiltzan;
Kanpoan denek hil-sistu, eta guk kantu-ta kantu.
Jainkoraino gogoz joanak, ez ganikien nun ginen,
Xirioa xoraturik
xortaka zoakularik...
Ez ginakien nun ginen, ez eta ere baginen.
Kantuz-kantu ukurtxago, begiek ezin ikusiz
Baginauden tin-tinki bat
Azken ezko pindarrerat,
Nigarka ezin ikusiz eta nigarka goi-argiz...
* * *
Kaputxa buruan eta goi-argirat airatuak,
Zeruetan aiko gare
Anaiekin betiere;
Goi-argirat airatuak, xirultzen salmo kantuak
15-11-44
|