 |
LEIHOAK HETS ETA...
Begi-beltx arreba
Komentuan sartuko?
Leihoak hets eta pitz hiru xirio,
Diogun: Gloria Patri et Filio...
Ohe estalkiz jauntzirik
Ni apez eta zu bettar,
Gelan argiak pizturik
Kantuz ginauden oro kar.
Kamtuz ginauden ta kantuz
Gogoa hegal eta su,
Mundu huntarik airatuz
Zeruan bezein dohatsu.
Ez zait histuko sekulan
Ez niri, ez eta zuri
Haur-otoizño luze hoitan
Piztu Amets kartsu hori.
Leihoak hets eta pitz hiru xirio
Diogun: Gloria Patri et Filio...
Oi ene Jainko-lorea,
Hets leihoak, utz mundua.
Ene Jenofa maitea,
Jainkoaren hautatua
Apal, garbi eta arin,
Amodioz zora ziten,
Etor oraino nerekin
Gauden gaur zeruz amesten.
Bai etor eta Jainkoak
Airez aire joanen ditu,
Joanen gure bihozñoak
Su, zorion eta kantu...
Leioak hets eta pitz hiru xirio...
Zato, arreba, zato!
Diogun: Gloria Patri et Filio...
Et Spiritui Sancto.
Baionarakoan, 4-5-44
|
 |