BORTZ URTE...
«Errobi» euskal-anaia itzalean...
Bortz urte gaur ginela ametsetan ari,
Euskal-iluntze batez gainetan kantari...
Bortz urte gaur ginela elgarrekin ari
Maitez beha ta beha Euskal-Herriari.
Aiten itsas-odolak biak bat eginak,
Ai, Haltsu gain hartako gure irrintzinak!
Bainan nor da xutitu, salbu mendi-gainak?
Guziak lo baitzauzkan kaskoinzale minak.
Orduan zuk eta nik egin ginuen
Herria ez uzteko bere nahiz hiltze;
Eta Jainko-mendirat ni sutan joan nintzen
Oro dabilzkan Hura gu alde dadien.
Zu aldiz, nola dagon tirainer harroka,
Egon zare zelaian gaitzari gogorka.
Zu egon zare, nola tirainer harroka,
Kanpotar ausarteri irri-karkailaka!...
* * *
Jautsi naiz atzo eta...preso omen zaude...
Bai, euskaldun bihotzak piztuko dirade
Badirenaz geroztik, preso ala fraide,
Pairatzen dakitenak Herriaren alde.
|