ARALAR!
Lazkaotik hurbil:
Aralar mendia.
Haurrean maiz nindoan harrokeri gora
Mendiez bertzaldeko hatsez betetzeko,
Ene begiak hola sugartu baitira
Eta euskal-ametsaz amestu betiko.
Handik entzuten nuen sistuka Hegoa,
Mendi gainak lilluraz jaunzten zabilana,
Handik Euskal-bihotzen deaidar beroa,
Handik soinu, irrintzin, su eta galerna...
Oi Aralar, Aralar!
Ortzi-su zariola, ametsu orduko
Zure Zerurainoko harroka-kaskoa,
Piztu zait, Euskaldunen Jaun-Goikoratzeko,
Barnea sutzen dautan, goi-amets beroa.
Agur, bihotzez agur, Aralar mendia.
Ametsetan bezala zerutik zerura
Hedoika hedatzen da zure ke gorria;
Bainan su-garrak ote, su-garrak nun dira?
Oi Aralar, Aralar!
Zeru-alde indarka dena hezur zaude,
Zazpi Euskal-Herrien zintzurra iduri:
Zer-gatik ez zira ba hortik zeru-alde
Oihu-moihuka eta su-goitika ari?
7-8-43
|