 |
OI ENE BIHOTZ BARNEKO...
Zenbeit otoitz...
Oi ene bihotz barneko
Jainko, maite-maitea,
Noiz izanen naiz betiko
Zutaz bete-betea?
Oi ene bihotz barneko
Jainko maite-maitea!
Noiz izanen dut bihotz
Oso oso zurea?
Noiz izanen dut bihotz
Amodioz errea?
Niri nahiz egin uko,
Zuri oihuz banago:
Noiz ote naiz airatuko
Ni huntarik gorago?
Noiz ote nauzu osoki?
Mundukeriz hustuko?
Eta noiz bero-beroki
Goi-argiz zoratuko?
Emadazu zure bihotz
Zabalaren zabala,
Ez nagokizun beti hotz
Orai nagon bezala.
Noiz dut zinez sinetsiko
Nitan bizi zarela,
Ixuririk enetako
Zure Jainko odola.
Pitz zazu otoi! ni baitan
Zuk zinuen Gogoa,
Noizbeit eskain dezautzudan
Naizen, naiten osoa...
Ez dut emana oraino
Behar nuken guzia,
Kurutzean ez naizeno
Amodioz josia.
Urra zazu ta xehaka
Nere bihotz idorra,
Ur dadin odol-xortaka
Zure bihotz barnera.
Ez nagoke zeru-minez,
Ez nagoke geiago:
Aspaldi baitut auhenez
Zutaraino hel gogo.
Oi ene bihotz barneko
Jainko maite-maitea,
Zer zoriona betiko
Zuri so egoitea!
31-5-42
|
 |