
Zeru-menditik
Xabier Iratzeder
1941-1946
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zeru-menditik (1941-1946), Iratzeder. Ezkila, 1959
|
 |
 |
XINKULIN
Errobiri,
bere alabañoaren
lokar-arazteko.
Nere neretto maitea,
Xo! xo!
Nere maitasun lorea.
Xo! xo! Jainkoa zurekin
Xinkulin kuli xinkulin
Xo! xo!
Xinkuli kuli xinkulin
Nere maiteño xoxolin
Xo! xo!
Aitatto kantuz dagozu;
Xo! xo!
Xinkulinaka zer duzu?
Zure ondoan bainago
Xo! xo!
Bihotza amets zuri so.
Bi Euskal-lurren odola
Xo! xo!
Zure zainetan dabila.
Barnean duzu Jainkoa
Xo! xo!
Barnean Aiten Gogoa.
Zutan lo-lotik lo-lora
Xo! xo!
Ontzen ari da Euskara.
Lo egon, lo lo, maitea,
Euskaldun-amets lorea!
Xo! xo!
* * *
Xinkuli kuli xinkulin
Nere maiteño xoxolin
Xo! xo!
Xinkuli kuli xinkulin
Jainkoa dago zurekin
Xo! xo!
21-3-44
|
 |
|