JAMATIT, BEHAKO BELTZ...
Anai beneditano baten botu-egunean
Jamatit, behako beltz, behako zabala,
Jainko Jaunaren maitez, hara guk bezala
Belokek lur huni gaur josi zarela...
Anaiekin eginez lan, otoitz ta kantu,
Ai! nola behar zaren hil arte saindutu
Eta kurutzearen gozoaz gozatu!
Jamatit behako beltz, behako zabala,
Bazinuke aski kar, Jesusek bezala,
Urririk ixurtzeko bertzentzat odola.
Ixur ba egun oroz zure izerdia
Eta, besainka botaz otoitzen hazia,
Xorta-xortaka eman osoki bizia.
1-1-46
|