BI GOGOETA
Nahi bazare ontsa heldu, zozoek lehen hitza atheratu artio igurik zazu bethi, azkena bere uzten duzularik emazter.
* * *
Alferra ez da deusik egiten ez duena: oro ari baigira zerbeit.
Alferra ez da guti ari dena: horren gatik berdin nekatua izan ditake.
Alferra da bere hartan gogo onez bermatzen ez dena.
Bada alfer munduan!
* * *
Ezkontzea diru harrapatzeko bakarrik;
Ezkontzea dirurik gabe:
Bi astokeria.
* * *
Nausi batzu halakoak dira non, ezagutzen ahal balituzte beren sehiak eta halaber beren burua, ahalge bailitazte beren nausigoaz.
* * *
Mintzatzekotz, behar da:
Zerbeit erraiteko;
Hura erran;
Eta gero, ixilik egon.
* * *
Ene maite hilkorra, badakit ez zaitudalaoraiko baizik.
Oraiko baizik etzaitudala badakialakotz zaitut ordean maite...
* * *
Gizona hainbertzetaraino da ez-deusa non gaizkian ere baitu hein bat; handik goiti, eltzo batek bezala leher egiten du.
Gogoeta hok, xaharrak diren bezain xorrotxak balire, eta xorrotx bezain sarkorrak, balukete zerbeit onik.
|