FILIPEÑEKUAK
Khantore berri batzü nahi tit khantatü,
Süjeta ere zer den hetan deklaratü
Ürxaphal gaixo bati zer zaion agitü,
Lümarik ederrena betzaio faltatü.
Ürxaphal gaxo horren phena doloria!
Galdü dizü lagüna, kitatü herria,
Desertietan dizü bere egoitzia,
Ala nik ükhen düdan fortüna trixtia!
Üda lili ejerra, oi xarmagarria!
Tallaz perfeita eta bilho hollia!
Orai jiten nitzaitzü adio erraitera:
Itxasoz banuazü fortüna egitera.
Itxasoz juaiteko abisak ükhen tüzü,
Ideia sinple hori othoi ütz ezazü:
Orai artin bezala biziko gütüzü,
Bestela heriua deitazü kausatü.
Üda lili eijerra ez egin nigarrik,
Bardin ez ahal düzü orai profeitürik;
Ene lagünak dira bortitan sarthürik
Eta ni ezin pharti, maitia, züganik.
Etzitiala pharti ez bihar artino,
Zerbait arranjamentü egin artino;
Orano nahi züntüket mintzatü haboro,
Ameriketarat juan beno lehenago.
Errak amodiua, ni ganik nuiz hua?
Akabarazi gabe bihar abilua;
Eztizadala segi osoki gogua,
Xurit eztakhidan gazterik bilhua.
Amodiuak nizü aphal egotxi,
Ezpeitüt esperantxa seküla erremeti,
Intertenitü bai promes hunez bethi,
Engajatü nianian bestentako ützi.
|