www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

BI AHIZPAK
 

Kattalina entzün diñat egia segürki,

Maitia deitañala hik nahi ideki;

Segretik behar dütün bai ützi hareki;

Nahi ezpalinbatün olhuak eraiki.

 

Maider, enün ebilten ez ihuren ondun,

Ez eta huna jiler nahi ihesi jun;

Ust'ükhen balinbadün hirik diel'en'ondun,

Eztitzañala ützi ebiltera kanpun!

 

Ai ahizpa falsia! ai hi lotsagarri!

Ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari!

Sorthü hintzan axuri izateko ardi,

Bena beldür nün egin hizala ahari!

 

aurrekoa hurrengoa